Lizarran frankisten festa batean Casimira Andiarenak "Behera armak!” oihukatu zuen eta zortzi urteko espetxe zigorra jarri zioten

Duela
88
urte

1938ko maiatzaren 29an,

Lizarrako Foruen plazan Casimira Andiarenak “Behera armak!” eta “Gora Nafarroa, denok baikara anai-arrebak!” oihukatu zuen, militarrak festa hispaniar-italiar bat ospatzen ari zirela. Lepoan gorri eta beltz koloreko zapia zuen jantzia, eta bere balkoian kolore bereko bandera jarri zuen.

Bandera zergatik jarri zuen galdetuta, militarrei haiek gerra zergatik egiten zuten galdetuz erantzun zien. Gerra kontseilu batean epaitu zuten eta zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, aurrekari ezkertiarrak zituela argudiatuta.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...