Mauthauseneko nazien kontzentrazio esparrua askatu zuten tropa aliatuek

Duela
81
urte

1945eko maiatzaren 5ean,

Mauthauseneko nazien kontzentrazio esparrua askatu zuten tropa aliatuek. Austrian kokatua, II. Mundu Gerrako preso politikoek lan esklaboak egiteko diseinatu zuten. Presoekin egindako esperimentuak ere izan ziren bertan, eta metodo ugariren bidez 120.000 pertsona inguru hil zituzten. Nazien kontzentrazio esparruetara deportatutako euskal herritarrak 600dik gora izan ziren, gehienak Mauthausenera bertara.

Iturria:

Urko Apaolaza Avila, Mauthausen, euskal deportatuen hiltegia (ARGIA, 2020ko maiatzak 5).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.