Langileen manifestazioak zapaldu zituen Espainiako Poliziak Bilbon, Donostian eta Portugaleten

Duela
61
urte

1965eko maiatzaren 1ean,

Langileen manifestazioak zapaldu zituen Espainiako Poliziak Bilbon, Donostian eta Portugaleten. Donostiakoan, ELA, CNT eta UGTk osatutako Aliantza Sindikalak eta ETAk Boulevardean egin zuten hitzordua, baina poliziak bertan bildutako 6.000 lagunen aurka egin zuen, sindikatu frankistako kideen laguntzaz. Bilbon poliziak gogor jo zuen 30.000 manifestarien aurka, eta Portugaleten ere istilu handiak izan ziren polizia eta manifestarien artean.

Iturria:

Zutik (1965eko maiatza).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.