Langileen manifestazioak gogor zapaldu zituen Poliziak Bilbon, Donostian eta Portugaleten

Duela
61
urte

1965eko maiatzaren 1ean,

Langileen manifestazioak zapaldu zituen Espainiako Poliziak Bilbon, Donostian eta Portugaleten.

Donostiakoan, Boulevardean egin zuten hitzordua ELA, CNT eta UGTk osatutako Aliantza Sindikalak eta ETAk. Polizia frankistak, Francoren Guardiako taldeek eta Falangeko funtzionarioek, ordea, bertan bildutako 6.000 lagunen aurka egin zuen eta zauritu eta atxilotu ugari izan ziren. Errepresio basatian, borrekin armaturik, Donostiako falangista ezagunak nabarmendu ziren, besteren artean sindikatu bertikaletako idazkari José Luis Rivilla Vidaurre.

Bilbon poliziak gogor jo zuen 30.000 manifestarien aurka eta besteren artean ondorengoak atxilotu zituen: Angel Garitaonaindia, Julen Rotaetxe eta Antonio Morales apaizak eta Juan Manuel Idoiaga France Presseko korrespontsala. Portugaleten ere istilu handiak izan ziren Poliziaren eta manifestarien artean.

Egun hartan, ETAk ikurrinak jarri zituen goi-tentsioko kableetan, Bergaran, Gernikako mendietan eta Arrasaten.

Iturria:

Zutik (1965eko maiatza).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...