argia.eus
INPRIMATU
Euskaraz hitz egitea debekatua zegoela jakinarazi zuten Donostiako agintari frankistek

Euskaraz hitz egitea debekatua zegoela eta salaketak jarriko zituztela jakinarazi zuen Donostiako agintari frankistek zirkular bidez. Guardia Zibikoa izeneko erakundea sortu zuten kalez jantzita joaten ziren goardiekin, inork ez zuela gaztelania ez zen "hizkuntza zein dialektorik" hitz egiten bermatzeko. Erregimen frankistak euskara gogor jazarri zuen, batez ere hastapenetan, hizkuntza bizitza publikotik ia desagerrarazita. Salatua izateko beldurra gailendu zen eta hizkuntzak nabarmen egin zuen behera..

Xabier Irujo eta Iñigo Urrutia, Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023). (Ivap).