Donibane-Lohitzunen eraikitzen ari ziren McDonalds-en aurka lehergailua jarri zuen IK-k

Duela
29
urte

1997ko maiatzaren 29an,

Donibane-Lohitzunen eraikitzen ari ziren McDonalds-en aurkako lehergailua eztandarazi zuen goizaldean Iparretarrak erakunde armatuak. Aurreko abenduan ere zartarazi zuten beste bat leku berean. Kalte handiak eragin zituzten eta zauriturik ez. IparretarraK 1973an sortu zen Ipar Euskal Herriko talde armatua izan zen, abertzalea eta sozialista. 2000. urtean egin zuen azken ekintza armatua.

Iturria:

Hur Gorostiaga (Euskaldunon Egunkaria, 1997ko maiatzak 30 eta ekainak 4).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...