Dalit Panterak mugimendua sortu zuten Indian, AEBetako Pantera Beltzak inspirazio hartuta

Duela
54
urte

1972ko maiatzaren 29an,

Dalit Panterak mugimendua sortu zuten Indian, AEBetako Pantera Beltzak inspirazio hartuta. Kasta sistemak zekarren zapalkuntzaren aurka borrokatzeko antolatu ziren Mumbai hirian. Dalit hitzak "zapalduak" esan nahi du sanskritoz eta "ukiezinak" eta antzeko kontzeptuak alboratzen lagundu zien kasta baxuenetako herritarrei. Egoera muturrekoa zen, kasta baxuenetako emakumeak kalean biluzik ibilarazten baitzituzten askotan eta muturreko bortizkeria jasaten zuten. Dokumentatuta dago, behin begiak atera zizkiotela gizon dalita bati, kasta baxukoa izateagatik. Mugimendu honek komunitatea ahaldundu zuen eta protesten, literaturaren eta aktibismo politikoaren bidez, gizarteari kritika sakona egin zioten marxismoaren ideiak uztartuta. Oihartzun handia izan zuen Indiako gizarte aldaketan.

Iturria:

Harish S. Wankhede, From Panthers to Political Dalits: Revisiting the Legacy of Dalit Panthers in India.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.