Naziek ezkutuan zuten artelan bildumarik handiena topatu zuten Austrian, gatz-meategi batean

Duela
80
urte

1945eko maiatzaren 8an,

Naziek ezkutuan zuten artelan bildumarik handiena topatu zuten Austrian, gatz-meategi batean. Europa osoan lapurtutako artelanak bonbardaketetatik babesteko Altausseko meatzea egokitu zuten 1943-1944 arteko neguan, eta hasieran Vienako museoek beren altxorrak gordetzeko erabili bazuten ere, Hitlerrek bere erabilera pertsonalerako konfiskatu zuen gero. Artelan horiek Linzen eraiki nahi zuten Führerraren museoan erakutsi nahi zituzten. Artelanen berreskurapena, beste askoren moduan, nazien artelanen espoliazioaren aurka aliatuek eratutako Monumentu, Arte Eder eta Artxiboen atalean lan egin zuten hamahiru herrialdetako 300 lagun baino gehiagoren lanari zor zaio.

Iturria:

Iturria: Robert M. Edsel, The Monuments Men. La fascinante aventura de los guerreros del arte que impidieron el expolio cultural nazi (Destino).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.