Radio Nacional de Españak emisioa eten behar izan zuen, Donostian sabotaje baten ondorioz

Duela
61
urte

1965eko martxoaren 13an,

Radio Nacional de Españak emisioa eten behar izan zuen, Donostian sabotaje ekintza baten ondorioz. Ezezagun talde batek lehergailua zartarazi zuen irrati-instalazioan, uhinen igorpena galarazita eta gau osoan zehar ezin izan zuten beren programazioa emititu. 

Radio Nacional de España Millán Astray legionarioak eratu zuen 1936ko gerran, matxinatu frankisten komunikazio eta propaganda organo gisa, eta diktaduran erregimenaren komunikabidea izan zen.

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...