Euskal ordezkari instituzionalei zegozkien 21 eserlekuak ebatsi zituzten demoek Paueko Kontseilu Nagusitik

Duela
26
urte

2000ko martxoaren 14an,

Euskal ordezkari instituzionalei zegozkien 21 eserlekuak ebatsi zituzten demoek Paueko Kontseilu Nagusitik. Euskal Departamentua eratzea eskatzen zuten Demokrazia Euskal Herriarentzat taldeko kide horiek, eta aulkiak Euskal Herrira zeramatzatela adierazi zuten. Ekintza zuzen horrek Frantziako agintarien haserrea eragin zuen, Poliziak egunak egin zituen aulki dotore haien bila eta erregistro ugari egin zituen Baionan. Pauen bertan lokal batean ezkutatu zituzten, ordea, eta handik bi astera Baionan egindako ekitaldi batean publikoki erakutsi.

Iturria:

Hur Gorostiaga, Ipar Euskal Herriko 21 hautetsien aulkiak ebatsi dituzte Paueko Kontseilu Nagusian (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko martxoak 15).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...