"Sorginkeria” egotzita 69 otsagabiar epaitu zituen publikoki Inkisizioak Iruñean

Duela
486
urte

1540ko martxoaren 16an,

“Sorginkeria” egotzita 69 otsagabiar epaitu zituen publikoki Inkisizioak Iruñean. Penitentzia aplikatu zieten autofede deituriko ekitaldi jendetsuan. Biraoak, sorginkeria, apostasia edo idolatria bezalako delituak egotzi arren, gehienek heriotza zigorrari iskin egin ahal izan zioten, Gabriel del Monte Mayorrek izan ezik, juduzalekeria egotzita exekutatua.

Euskal Herrian, dokumentatua dagoen inkisizioaren lehen exekuziotik (1329) azkenera (1610), 200 eta 323 pertsona artean hil zituzten, denak "legez". Hildako gehienak emakumezkoak izan ziren.

Iturria:

José Dueso, La caza de brujas en Euskal Herria a través de sus principales procesos judiciales (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
5
urte
Duela
20
urte
Duela
110
urte
BERRIKUNTZA | Hezkuntza kanala
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalaren eskutik. Bi sail berri estreinatu ditu kanalak: ikastetxeetako esperientzia onen bideo-erreportajeak eta eztabaida sustatzea helburu duen podcasta.