Irakek kurduak garaitu zituen Kirkukeko batailan

Duela
35
urte

1991ko martxoaren 31n,

Irakek kurduak garaitu zituen Kirkukeko batailan. Martxo hasieran Irakeko kurduak matxinatu egin ziren Golfoko Gerran Irakek jasandako porrota baliatuta. Lorpen handiekin hasi zuten altxamendua, eta Kurdistango hiri garrantzitsuenak kontrolatzea lortu zuten, baina berehala Saddam Husseinen erregimenaren erantzun gogorra iritsi zen. Kurduek bakar-bakarrik egin behar izan zioten aurre, eta Husseinen metodo basatien ondorioz ia bi milioi kurduk ihes egin zuten Iranera eta Turkiara. Aurretik, Halabjako eraso kimikoak beldurra zabaldu zuen herri kurduaren artean. Ihesean ziren asko gosez eta gaixotasunek jota hil ziren.

Iturria:

Euskaldunon Egunkaria, Kurdistango errebeldeak menperatu dituela esan du Irakeko gobernuak (Euskaldunon Egunkaria, 1991ko apirilak 2)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...