Emakumeen Mundu Martxa abiatu zen lehen aldiz, Genevatik eta Quebecetik aldi berean

Duela
26
urte

2000ko martxoaren 8an,

Emakumeen Mundu Martxa abiatu zen lehen aldiz, Genevatik eta Quebecetik aldi berean. Urriaren 17an amaitu zuten New Yorkeko NBEren egoitzaren aurrean, mundu osoko jendeak bilduta, pobrezia erauzteko nazioarteko egunean. Martxa abian izan zen zazpi hilabeteetan zehar, kontzentrazio, mobilizazio eta kultur ekitaldiak egin ziren mundu osoko txoko ugaritan. Lehen Martxa hartan adostu zuten ekimena bost urtean behin errepikatzea. Pobrezia- eta indarkeria-egoerak salatu eta horiek deuseztatzeko konpromisoa hartzea dira Emakumeen Mundu Martxaren helburuak.

Iturria:

Edurne Epelde Pagola, Miren Aranguren Etxarte eta Iratxe Retolaza Gutierrez, Gure Genealogia Feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat (Emagin).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
5
urte
Duela
20
urte
Duela
110
urte
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin