15 urteko Claudette Colvin atxilotu zuten AEBko autobus batean zurien aulkietan esertzeagatik

Duela
71
urte

1955eko martxoaren 2an,

15 urteko Claudette Colvin atxilotu zuten Montgomeryko autobus batean emakume zuri bati eserlekua ez uzteagatik. Eskuburdinak jarri eta kolpeka atera zuten ibilgailutik. Rosa Parksek gauza bera egin baino hilabete batzuk lehenago izan zen. Colvinek, ordea, ez zuen Parksen ospea bereganatu. Izan ere, eskubide zibilen aldeko mugimenduak zalantza egin zuen bere kanpainarako irudi egokia emango ote zuen, familia txiro bateko kide izateaz gain, haurdun baitzegoen. Azkenean, Parks hautatu zuten Montgomeryko autobusen aurkako boikot kanpainarako, eta mundu mailan ezagun egin zen.

Iturria:

Sina Kramer, Excluded Within. The (Un)Intelligibility of Radical Political Actors (Oxford University Press).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.