Iratxe Sorzabal atxilotu eta torturatu zuen Espainiako Guardia Zibilak

Duela
25
urte
Iratxe Sorzabalen artxiboko argazki bat. Hitza (CC BY-SA 4.0)

2001eko martxoaren 31n,

Iratxe Sorzabal atxilotu zuen Espainiako Guardia Zibilak. Inkomunikatuta egon zen denboran, torturatu eta bortxatu egin zutela salatu zuen. Atxiloaldian, ospitalera eraman behar izan zuten, eta bizkarraldean elektrodoen eraginez atera zitzaizkion ubelduen argazkia bertan egin zioten. Bere aurkako akusazio bakarrak torturapean eginiko auto-inkulpazioak direla salatzen du.

Sorzabal Herri Batasunako parlamentaria izan zen, eta Gipuzkoako Amnistiaren Aldeko Batzordeen arduradun lanetan aritu zen. ETArekin harremana zuelakoan, 1997an eta 2015ean atxilotu zuten, azken hori Baigorrin, eta hainbat atentatu leporatu. Aldiz, 2025ean, espainiar auzitegiek ebatzi dute atentatu akusazioek ez zutela funtsik, aitortu ondotik Sorzabalek, hasieratik salatu zuen bezala eta judizialki frogatu zenez, Guardia Zibilaren torturapean egin zituela adierazpenak. Urte luzez, irmo borrokatu da ofizialki onar dadin torturak pairatu zituela.

Aieteko Adierazpenaren ondotik, 2011n, Sorzabal Norvegiako Oslora joan zen David Plarekin batera ETAren mintzakide lanetan Espainiako Gobernuarekin elkarrizketak izateko. Sorzabalen hitzetan, harreman iraunkorra izan zuten orduan Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin. Norvegiako Gobernuak babesa eman zion konponbide ahalegin horri. Sorzabalek azaldu zuenez, ordea, hamabost hilabetez Oslon ez atzera ez aurrera gelditu ziren mintzakideok

Sorzabali egindako torturen markak.

 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.