Australiara iritsi zen Euskal Herritik eta Espainiako Estatutik Francok emakumez beteta bidalitako lehen hegazkina

Duela
66
urte

1960ko martxoaren 10ean,

Australiara iritsi zen Euskal Herritik eta Espainiako Estatutik Francok emakumez beteta bidalitako lehen hegazkina. Erregimenak, Eliza Katolikoaren bitartez, tratua egin zuen Australiako Gobernuarekin.

Lehen tratua gizonezkoen ingurukoa izan zen, Australiara lanera joateko bi urteko kontratua eskaini zieten. Asko, ordea, itzultzeko eskatzen hasi ziren, eta orduan emakumeak bidaltzen hasi ziren. Emakumezko elizkoien artean Australiara lanera joateko eskaintza zabaldu zuten, baina behin hara joanda egoera oso bestelakoa zen. Lana eginaraztea eta aurretik bidalitako gizonezkoekin ezkonaraztea zen bidaien helburua.

Australiara bidalitako dozenaka emakume. Berria

1963ra bitartean, 700 emakume inguru bidali zituzten, asko euskal herritarrak. ‘Marta plana’ deitu zioten operazioari.

Iturria:

Enekoitz Telleria Sarriegi, ‘Marten’ hegaldia (Berria).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...