Mikel Zubimendi HBko legebiltzarkideak kare bizia bota zuen PSE-ko Ramon Jauregiren eserleku hutsean

Duela
31
urte

1995eko martxoaren 24an,

Mikel Zubimendi HBko legebiltzarkideak kare bizia bota zuen PSE-ko Ramon Jauregiren eserleku hutsean. Egun batzuk lehenago Alacanten (Herrialde Katalanak) aurkitutako gorpuzkinak Lasa eta Zabalarenak zirela frogatu eta gero, mobilizazio eguna deitu zuten Euskal Herrian. Tolosan grebak hiria gelditu zuen, eta zenbait lekutan istiluak izan ziren Ertzaintzaren eta manifestarien artean. Errenterian, kasu, bost ertzain eta bi oinezko zauritu ziren poliziaren furgoneta bat erre zutenean. GALek Lasa eta Zabala bahitu eta hil arte torturatu zituen, eta beren gorpuak kare bizitan ehortzi zituzten hamar urte lehenago. 18 urte zituzten.

Iturria:

Felix Iriarte, HBko parlamentari batek karea bota zuen Ramon Jauregiren jesarlekuan eta Erredakzioa, Erabateko greba tolosaldean (Euskaldunon Egunkaria, 1995eko martxoak 25).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...