Durango eta Elorrio bonbardatu zituzten, frankisten aginduz

Duela
88
urte

1937ko martxoaren 31n,

Elorrio eta Durango bonbardatu zituzten, frankisten aginduz. 1936ko gerrako zibilen aurkako lehen airezko erasoak izan ziren, Soriatik joandako hegazkin italiarrek burutuak. 

Apirilaren 26ra arte 281 bonbaren bidez 14.849 kilo leherkari bota zituzten, 205 etxe hondatu zituzten eta 336 pertsona hil zituzten Durangon bakarrik, biztanleriaren %5a. Zazpi elorriar ere hil zituzten.

Ondoren Gernikara zuzendu ziren.

Iturria:

Iñaki Egaña, Los crímenes de Franco en Euskal Herria, 1936-1940. (Txalaparta)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!