Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Halloween, euskal festa?
2013-10-31

Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik "inposatzen" ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, eta oinarri-oinarrian, film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik ez oso urruti. Halaxe kontatu digute gure hainbat lekukok!

Arimen egunaz eta Halloween jaiaren tradizio europarraz informazio gehigarria Oier Araolaza antropologo eta dantzariaren ondorengo artikuluetan: Halloween euskal festa bat da eta Halloween resurrection 2012.

Iturria eta bideoaren egilea: Ahotsak.com