Erreproduzitu bideoa
erreportajea
“Bizimodua antolatuta dago hiriko jendearentzat. Gu EAEko populazioaren %11 gara, baina hemen gaude”
2023-10-13

Mendian, autoz kaletik orduerdira bizi den emakume artzain euskaldun-galegoaren eguneroko bizitzan nola eragiten dute gaurko munduan pil-pilean dauden gaiek? Klima larrialdia, berdez pintatutako kapitalismoa, basogintza, migrazioa, prekaritatea, begano mugimendua, elikadura sistema...

Josebe Blancok artzainaren egunerokoan jaso du urtebeteko gertakarien lekukotasuna. Prosaz eta poesiaz, lehen pertsonan, eta lehen lerrotik: naturarekin, beste izaki bizidunekin eta pertsonekin errespetuzkoa den bizitzaren aldeko eguneroko borrokatik.

Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburuari buruz elkarrizketatu du Estitxu Eizagirre kazetariak eta erreportaje honetan bildu ditugu solasaldiko zenbait zati.

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.