Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Hertzainaken azken kontzertuaren entsegu eguna
2023-01-05

Hertzainak taldearen azken entseguetako batean izan da Hala Bedi, musikariekin solasean. Imajinatzen al zuten horrelakoa Hertzainaken agurra? Nola ikusten dute taldearen ibilbidea oraingo ikuspegitik?

Abenduak 6an Hertzainak-en entsegua grabatzera gonbidatu gintuzten Halabeditarrok. Bertan zuzenean entzuteaz gain, Josu Zabala, Bingen Mendizabal, Ion Celestino, Amets Aznarez, Ibon Irixoa, Francisco Herrero, Xabier Zeberio, Lorena Núñez eta Teresa Urkiolarekin solasteko aukera izan genuen.

Lehengo eta oraingo garaiez aritu dira taldekideak gurekin solasean, eta kontzertuetan joko duten musikariek proiektu honetan parte hartzera nola iritsi diren kontatu digute.

Bideo hau Hala Bedik argitaratu du eta CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Hala Bedi Hala Bedi