Inaxio Arin eta Mattin Jauregi gazteak daude duela urtebete inguru jaio zen Balerdipeko Erleak proiektuaren atzean. “Duela lauzpabost urte nire kasa erlauntza pare bat jarri eta erlezaintzaren inguruko ikastaroetan izena eman nuen”, azaldu du Jauregik. Arin laguna du, duela bi urte hasi zitzaion laguntzen, eta iaz, berriz, Bedaioko txokoan erlauntza gehiago jartzeko eta bien artean proiektu serioago bat abiatzeko erabakia hartu zuten.
Ehne Bizkaia eta Mundubat elkarteek ekoiztutako formaziorako bideo honetan Arteako Etxebarrie Baserriko Aner eta Borjak erlezaintza agroekologikoaren inguruan hitz egiten digute, erlauntzen zatiketaz hain zuzen ere.
Euskarazko azpitituluak Youtubeko botoitxoa sakatzen... [+]
Erotuta edo! Txoratzen hasita egongo zara! Burutik egina hago! Horrelakoak entzungo zenituen inoiz lagunartean zera esan baduzu: landareak inteligenteak dira. Ixilik geratzen da asko, bisajeak salatzen du, ordea, ulertzen ez duten hori; zenbaiten begiek nahikoa diote...
Gure... [+]
2023ko abenduaren 31rako glifosatoa erabiltzea debekaturik egongo da herrialde germaniarrean. Austria izan zen Europar Batasuneko lehen herrialdea herbizida kimikoari ateak ixten, joan den uztailean.
Tolosan 84 urterekin hil da Luis Mari Intza, Gipuzkoako erlezaintzaren eta apiterapiaren bultzatzaile ezaguna. Erleen produktuetan oinarritutako erremedioak munduan zehar pertsonalki ezagutzeaz gain, mundu osoko profesionalekin loturak landu zituen, horietako batzuk Euskal... [+]
Pirinioetan ohikoa den landare berezia da gentiana, euskaraz gentziana edo errosta. Abiatu zuen proiektuari izen hori jarri zion Silvia Erlanz Roda biologoak: “Ingurumenaren kudeaketan eta heziketan jarduteari ekin nion”. Azken aldian ingurumenaren kudeaketan... [+]
Igandean, urriak 7, Erle Beltzaren Egunaren laugarren edizioa ospatuko dute Bidarrain. Hainbat erlezainen erakusketa eta salmenta lekuez gain, aurtengoan hitzaldia ematera gonbidatu dute apiterapian ezaguna den Ballot-Flurin etxeko arduraduna.
2013tik partzialki debekatuta daude Europar Batasunean zenbait intsektizida neonikotinoide, nekazaritan usu erabiltzen diren substantziak, erleei egiten dieten kalteagatik. Greenpeacen eskariz egindako azterketa zientifiko baten arabera, substantziok uste baino arriskutsuagoak... [+]
Bayer eta Syngenta enpresek ezkutatu egin zituzten euren pestizidak erleen gainbeherarekin lotuta daudela frogatzen duten ikerketak. Ikerketa horien emaitzak Greenpeacek eman ditu argitara. Neonikotinoideen familiakoak dira enpresek bere probetan aztertu dituzten pestizidak.
Vespa velutinak Araban duen eragina gutxitzeko ekintzen koordinazioa hobetu eta azkartasuna eta eraginkortasuna handitzea da asmoa.
Liztor asiarraren gaineko albisteak maiz entzun ditugu azkenaldian, erleen heriotzak eragin eta naturako katea arriskuan jarri dutelako. Baina, albistegietako titularretatik harago, zer dago benetan erleen desagertzearen atzean? Zein egoera daukagu hemen?