ARGIA.eus

2023ko urtarrilaren 28a
erreportajea
2023ko Maskaradak: Maule-Lextarreko arizaleak mintzo
1. zatia
2023-01-24
Erreproduzitu bideoa
2023ko Maskaradak: Maule-Lextarreko arizaleak mintzo

Maskaradetan parte hartzearen esperientziaz aritu zaizkigu Maule-Lextarreko arizaleak. Lehen maskaradetako egunean egon gara eurekin, batzuentzat lehen aldia da, beste batzuek badute esperientzia. Anita Elkigarai eta Argitxu Claverie marexalak dira eta festan lehen aldiz ari dira parte hartzen; irrikaz hasi dituzte lanak. Junes Bedaxagar Herratu Jauna da; aurten buhameen partez herratuek hartuko dute plaza eta aldaketa horretaz aritu zaigu. Beltzeriarekin batera dantzariak ezin falta, eta aitzindari dabil Leire Casamajou, entseinari, hain zuzen ere. Festaren atzean hainbat helburu gordetzen direla dio, adibidez, arizaleen arteko harremanetan euskara sendotzea. Mariana Ligetxen etxean, berriz, azken asteetan maskaradak dira gai zentrala, bera xorrotxa, anaia bat Kabana Handia eta beste entseinaria baitira.

Bideo hau dantzan.eusek argitaratu du eta CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Multimedia elementu honek hainbat zati ditu
Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago