Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Jakoba Errekondok Etxeko landareak liburua atera du. Hitzaldi honetan landareak begiratzeko eta hauek tratatzeko modua aldatuko diguten hainbat ideia eman ditu: "Landareengana hurbildu aurretik, pentsatu gu baino askoz azkarragoak direla". Ba al dakizu nondik datozen gure etxeetako landare gehienak?
Jakoba Errekondok hitzaldi honetan azaldu du ilargiaren zikloa ezberdin ikusten dugula euskaldunok eta kultura latindarrek: euskal kulturan bi fase ditu ilargiaren zikloak, kultura latindarretan lau. Errekondoren aburuz, lehen egutegiak egiteari ekin zioten bertako eliz-gizonak kultura latindarretan eskolatuak izan zirenez, horrek ekarri zuen egun ilargiaren faseak izendatzeko euskaraz dugun izenen saltsa-maltsa.
Ilargiaren faseak nola izendatzen diren, eta ilargiak landareetan zer eragin... [+]