Erreproduzitu bideoa
erreportajea
EHZ festibala (1998-1999)
2023-07-18

Kanaldudeko artxiboetan topatuta, Herenegun taldeak 1998ko eta 1999ko EHZ festibaletara garamatza. Txatok idatzi eta Aire Ahizpek kantatuta famatua bilakatu den kantuaz bestalde, Arrosako Sohatia pentzera hurbiltzeko garraio bereziaz ere oroituko gara. Antolatzaileen hitzak, musika taldeak, laguntzaileen eta parte hartzaile ezberdinen gogoetak laburbilduak dira Kanaldudek berreskuratu duen saio honetan.

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Kanaldude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!