Aurreko ostegunean bukatu zen Errigoraren Euskarari Puzka kanpainaren hamabigarren edizioa. 20 egun inguru iraun zituen kanpainan, Euskal Herri mailako auzolan nazionala antolatu zuen Errigorak beste urte batez Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzak beharrezkoa duen babes ekonomikoa biltzeko. “Ezinbestekoak euskararentzat Agerrean” lemapean, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzako eragileen lanari aitortza egin nahi izan dio, hau da, AEK, Sotzen, Ikastolak eta Agerraldiak... [+]