103 etxebizitza galduarazi ziren Esa urtegiko eskuin hegala eraikitzeko. Esako Udalak Espainiako Ingurumen Ministerioari kalte-ordainak eskatu zizkion, baina orain Auzitegi Nazionalak ordainik ez ematea ebatzi du.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Zubietako erraustegiak ez ditu jarraian kontrolatuko bere tximiniak airera isuriko dituen kutsagai arriskutsuenak, bidenabar dioxinak eta furanoak. GuraSOSek prentsaurrean erakutsi ditu horren frogatzat erraustegiaren jabea den GHK eta datozen 35 urteetan kudeatuko duen Ekondakin Energia y Medio Ambiente enpresa taldeak sinatutako kontratua eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean urtero bete beharko duten Ingurumena Zaintzeko Plana delakoa.
EH BILDU legebiltzarkide taldeak eskatuta, otsailaren 13an Gorka Buenok Ekologistak Martxan Zero Zabor Bizkaian plataformaren izenean agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean, Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiaren arazo eta alderdi ezkutuak mahai gainean jarriz.
Abiatu Handiko Trenbideetan minutuko bateko denbora aurrerapenak 369 milioi euro balio du. Europako Kontuen Ganberak AHTko europar sareaz 2018an egindako txostenaren ondorioetako bat da hori. Aholkuen artean ganberak azpimarratzen zuen hobe zela dirua inbertitzea ohiko trenbideak hobetzen.
Ostegunean, 14, izango da mahai-ingurua Andoaingo Urigain kultur etxean. Kanaldudek zuzenean eskainiko du 19:00etatik aurrera, baina saioa aurrez-aurre ikusi eta entzutera datozen herritarrei aurretik Ipar Haizea elkarteak pintxo-potea eskainiko die, 18:30etan.
Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta epaiketan “bi munduren arteko talka” irudikatzen saiatuko direla adierazi du.
Zubietako erraustegia eraikitzen ari diren enpresek (Urbaser, Meridiam, Altuna y Uria, Moyua, Murias eta LKS-Mondragon) komunikazio talde bati eman diote Gipuzkoak Ingurumen Gunea eufemismoz bataiatutako erraustegi konplexuaren irudi ona gizarteratu eta sortu diren kontrako iritziei gaina hartzeko ardura. GuraSOS elkarteak eskuratu du oposizioko taldeen aurkako diskurtso bat egituratzen ari den kabinetearen agiri konfidentziala eta igandean Lasarte-Orian egindako ekitaldi jendetsuan erakutsi... [+]
Gipuzkoa Zutik taldeko kideek Donostiako udaletxearen aurrean jarrita dagoen norian "erraustegia ez" dioen pankarta zabaldu dute. Dani Blancoren argazkia.
Otsailaren 23rako Donostian adostasunaren alde deitu duen manifestaziorako girotze lan betean da GuraSOS. Gogoan izan, hilaren 23an manifestazio handi bat iragarri du Gipuzkoako hiriburuan. 17:00etan Antiguako tuneletik abiatuko da, “Esan baietz adostasunari” aldarripean. “Hondakinen kudeaketa eredua baino askoz gehiago dugu jokoan otsailaren 23an. Gizarte eredua dugu jokoan, demokraziaren kalitatea, duintasuna eta gizarte bezala dugun etorkizuna. Horregatik denok esan... [+]
Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT), hondakinen errausketak osasunean duen eraginaz diharduten mundu mailako ikerketa ezberdinen datu kezkagarriak plazaratzen dabil astero, sare sozialen bidez. Azken hamabostaldian beste bi ikerketako datuak plazaratu ditu.