ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Ezin Kabitu taldeak lodifobiaren aurkako eguna ospatu zuen Gasteizen
2023-03-07

Lodifobiaren aurkako eguna ospatu zuten larunbatean, Ezin Kabitu taldeak berak antolatuta, gizentasunak sortzen duen aurkakotasuna arbuiatu eta pertsona lodiek urteetan jasan dituzten zapalkuntzei "planto" egiteko asmoz. Iaz ekin zioten lodifobiaren aurkako aktibismoa sustatu eta saretzeari, eta orduan proposatu zuten eguna antolatzea.

Obesitatearen eguna delakoa "apurtzeko" asmoz, zapalkuntzari «planto» egin eta lodi harrotasuna aldarrikatu zuten Gasteizen martxoaren 4an, Lodiok Harro! egunean.

Irailean Jatunaldi lodiak, ezin kabitu! jardunaldiak antolatu zituzten Gernikan. 150 «gorputz lodi» batu ziren bertan, "Euskal Herriko txoko anitzetan dauden testuinguruek bazutelako elementu komun bat: egunero bizitzen dugun Lodifobia", adierazi dute antolatzaileek.

Bideo hau Hala Bedik argitaratu du eta CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Hala Bedi Hala Bedi