Urretxuko Santa Anastasia jaietako kantu afariak 30 urte bete zituen 2024an. Hori dela eta, Gattiken ikus-entzunezko enpresak dokumentala egin du, antolatzaileek eskatuta. 30 urte hauetako irudiak eta elkarrizketak jaso dituzte eta antolatzaileei, parte hartzaileei eta urte hauetako gonbidatuetako batzuei elkarrizketak egin dizkiete.