Eliza Katolikoak debekatu egin zuen Kopernikoren liburua, non esaten zen Lurra ez zela unibertsoaren zentroa

Duela
410
urte

1616ko martxoaren 5ean,

Eliza Katolikoak debekatu egin zuen Kopernikoren liburua, non esaten zen Lurra ez zela unibertsoaren zentroa. Gorpu zerutiarren translazioaz zuen izena liburuak, 1506an hasi zen idazten eta Nikolas Kopernikok teoria heliozentrikoa garatu zuen obra hartan. Ordura arteko pentsaeren aurka, berak esan zuen Lurra eta beste gorputz zerutiarrak zirela Eguzkiaren inguruan biraka zebiltzanak, eta ez alderantziz. 1543an argitaratu zen, autorea hil ostean. Paulo V.a Aita Santuaren aginduz liburu debekatuen zerrendan sartu zuten, fede kristauaren aurkakoa zela iritzita, nahiz eta Klemente VII.a aurreko Aita Santuak Kopernikoren teoriarekiko aurkakotasunik izan ez.

Iturria:

Ginés Torres Salinas, Ideología barroca y revolución heliocéntrica en las letras del siglo XVII: algunas notas sobre Francisco de Quevedo y la astronomía moderna (Janus, 11. zkia, 2022).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...