Maialen Lujanbio bertsolaria jaio zen Hernanin, Gipuzkoan

Duela
50
urte

1976ko azaroaren 26an,

Maialen Lujanbio bertsolaria jaio zen Hernanin, Gipuzkoan. Bertsolaritza eraldatu zuten bertso-eskolek 1990eko hamarkadan eta bertako ikasle izaki, 15 urterekin hasi zen plazaz plaza, bere belaunaldiko gazteekin batera. 2003an Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen. 2009an Txapelketa Nagusia irabazi zuen eta Euskal Herriko txapela janzten lehen emakumea (eta oraingoz bakarra) izan zen. 2017 eta 2022an ere errepikatu zuen garaipena. Arte Ederretan lizentziatua, hitzekin performantzeak ere egiten ditu, esaterako RR emanaldian.

Iturria:

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...