Sojoumer Truth hil zen AEBetan, esklabu ohi eta ekintzaile abolizionista

Duela
141
urte

1883ko azaroaren 26an,

Sojoumer Truth hil zen, emakume beltz abolizionista. New Yorken jaio zen esklabo gisa, Isabella Bomefree izenarekin. 40 urterekin askatasuna lortuta, esklabo izenaz libratu eta emakume beltzen berdintasunaren alde borroka egin zuen. Beltzen eskubideen aldeko mugimenduan ere emakumeek jasandako zapalkuntza salatu zuen.

Oztopo asko gainditu behar izan zituen, gizarte esklabista batean abolizionista, erreformazale zuri artean beltza, eta gizonezkoak nagusi ziren mugimendu batean emakumea baitzen. Esklabu ohiei lan duinak aurkitzen lagundu zien.

Bere semeetako bat esklabo saldu zuten eta berak epaitegietara eraman zuen jabe berria, abolizioa iristear zela. AEBetan gizon zuri bati epaiketa bat irabazi zion lehen emakumea bilakatu zen eta semea askatu ahal izan zuen.

Iturria:

Howard Zinn, A People's History of the United States, 1492-Present (Harper Perennial).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte
Duela
40
urte