Guardia Zibilak bi langile tirokatu zituen Zarauztik Meagarako errepidean

Duela
50
urte

1976ko apirilaren 10ean,

Guardia Zibilak bi langile tirokatu zituen Zarauztik Meagarako errepidean. Felipe Suarez Delgado eta Federico Astilleros Ocaña ziren. Lehena, tiroa buruan jasota, biharamunean hil zen. Guardia Zibilak berehala zabaldu zuen ohiko bertsioa: kontrol bat jarria zutela eta autoa ez zela gelditu. Besoan tiroa jasota zaurituta zegoen Astillerosek beti ukatu zuen, ordea, han inolako kontrolik zegoenik. Are, Guardia Zibilak kontrakoa deklaratzeko agindu izan zion, arrakastarik gabe. Bi lagunak Zarauztik etxera bueltan zihoazen, Zestoara. Zeruko Argia izan zen gertatuaren berri ikuspegi kritiko batetik informatu zuen hedabide bakarretakoa Bat erahila eta bestea zauritua izenburupean.

Iturria:

Miel Anjel Elustondo, Felipe Suarez eta Federico Astilleros langileak, Guardia Zibilak tirokatuak (ARGIA, 2022ko azaroak 23).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...