Espainiako Poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituen tiroz Gasteizen

Duela
50
urte

1976ko martxoaren 3an,

Espainiako Poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituen tiroz Gasteizen. Greba orokorra deituta zegoen eta ehunka langile Zaramagako elizan zeuden elkartuta. Poliziak gas negar-eragilea jaurti zuen barnera eta han zeudenak kalera ateratzen hasi zirenean tiro egin zieten. Polizien irrati seinalea sintonizatu eta grabatu zuen norbaitek, dokumentatuta utziz nola aitortu zuten ondorengoa: “Esaiozu Salinasi, historiako jipoirik handienari gure ekarpena egin diogula”.

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.