Donostiako Antigua auzoan ultra-eskuinaren atentatu eta mehatxuen aurkako manifestazio jendetsua egin zuten

Duela
50
urte

1976ko uztailaren 3an,

Donostiako Antigua auzoan ultra-eskuinaren atentatu eta mehatxuen aurkako manifestazio jendetsua egin zuten. Aurreko hilabeteetan ohikoak bilakatu ziren inkontrolatuen atentatu eta erasoak. Makina bat saltoki eraso zituzten, eta ekainaren 14an Guerrilleros de Cristo Rey taldea Maite Amilibia auzokidea bahitzen saiatu zen, aurretik Donostiatik joan zedin mehatxuka aritu ostean. Horren aurretik ere auzo elkarteak salatuak zituen talde parapolizialen eraso etengabeak. Franco hil ostean talde ultra-eskuindarrek paper aktiboa jokatu zuten erregimenaren jarraikortasuna bermatu nahian.

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.