Batxilergoa euskaraz egin nahi izatea "ergelkeria" zela esan zuen Espainiako presidenteak

Duela
50
urte

1976ko abuztuaren 28an,

Batxilergoa euskaraz egin nahi izatea "ergelkeria" zela esan zuen Espainiako presidenteak. Paris-Match aldizkarirako egindako elkarrizketan egin zituen adierazpenok Espainiako presidente izendatu berri Adolfo Suarezek.

Batxilergoa euskaraz ikasi ahal izango ote zen galdera bera ergela zela erantzun zion kazetariari. Gero, gehitu zuen: “Lehenik, aurki iezazkidazu kimika nuklearra euskaraz irakasteko gai diren irakasleak; izan gaitezen serioak”. Bilboko Unibertsitate Autonomoko fisika irakasle Joserra Etxebarriak honela erantzun zion publikoki presidenteari: “Posible da eta bi gauza baino ez dira behar horretarako: pertsona batek euskaraz jakitea eta fisika nuklearra jakitea”.

Iturria:

Ignazio Aiestaran Uriz, Paris Match, 1976: Suárez, Falangea eta euskara (Komunzki, ARGIAren atariko bloga, 2014ko martxoak 24).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.