Guardia Zibilak gomazko pilotak eta gasa bota zituen euskal musika jaialdi baten aurka Arrasaten

Duela
50
urte

1976ko abenduaren 18an,

Guardia Zibilak gomazko pilotak eta gasa bota zituen euskal musika jaialdi baten aurka Arrasaten. Patxi Billamor eta Errobi ziren Gurea aretoan jotzekoak, Danok elkarteak Udalarekin batera antolatutako ekitaldian. Zenbait ikurrina zeuden jarrita lepo bete zen aretoan. Gobernu Zibilak baimendutako ekitaldia izan arren, guardia zibilak aretora sartu eta gomazko pilotak eta gas-poteak jaurtitzen hasi ziren. Handik bi egunera, Arrasateko Udalak, halako erasoen ugaritasunak kezkatuta, polizia tokiko agintarien mendean jartzeko eskaera egin zuen.

Iturria:

Argituz, Memoria partekatu baterantz. 1956-2018 Arrasate-Mondragón (Argituz, Giza Eskubideen Aldeko Elkartea).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.