Josu Zabala hil zuen Hondarribian Guardia Zibilak

Duela
50
urte

1976ko irailaren 8an,

Josu Zabala hil zuen Hondarribian Guardia Zibilak. Hondarribiko jaien egun handia zen, alarde eguna. Alardeko parte hartzaile ugarik paparrean ikurrina txiki bat zutela desfilatu zuten –artean legeztatu gabea–, eta alkateak Gobernu Zibilari eskatutakoaren aurka, herria poliziaz josita esnatu zen. Alardea amaituta eta festa giroa nagusi zela, Perturren askatasuna eskatzeko manifestazioa abiatu zuten, eta Guardia Zibilak gogor egin zuen protestan bildutakoen aurka. Guardia zibil bat gazte bat jipoitzen ari zenean, lekukoen arabera, Zabala irundarrak aulki bat jaurti zion gazteari lagundu asmoz. Agentea bere atzetik abiatu zen korrika eta kalezulo batean tirokatu zuen. Udal gobernuak dimisioa aurkeztu zuen gertaeren ostean.

Iturria:

Erredakzioa, ¡Ama grisak! (Punto y Hora de Euskal Herria, 12. zkia. 1976ko irailak 15-30).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin