Lehen manifestazio feminista egin zuten Bartzelonan, 40 urteren ostean

Duela
50
urte

1976ko abenduaren 4an,

Lehen manifestazio feminista egin zuten Bartzelonan, 40 urteren ostean. Kataluniako mugimendu feministak Franco hil osteko lehen mitina egin zuen Associació Catalana de la Dona eragileak antolatuta. 3.000 pertsona bildu zituen Bartzelonako Palau Blaugranan, eta feminismoan erreferente ziren emakumeek hartu zuten hitza: Paloma Raventós, Maria José Calvo, Remedios Pascual, Rosa Grisó, Rosa Maria Vela eta Anna Mercadé. Feminismoa eta emakumeen aurkako bazterkeria izan ziren gai nagusiak, eta borroka feministaren barruan emakume guztiak batzera dei egin zuten.

Iturria:

Teresa Amiguet, La transición de las mujeres (La Vanguardia, 2015Eko abenduak 4).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.