'Xalbador' bertsolaria hil zen Urepelen, bere omenaldi-egunean

Duela
48
urte

1976ko azaroaren 07an,

Fernando Aire Xalbador bertsolaria hil zen Urepelen, omenaldi-egunean bihotzekoak jota. Odolaren mintzoa liburua egun hartantxe aurkeztu zuten.

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia gertatutakoak sona handia eman zion. Orduan, buruz burukora pasa zen, Uztapiderekin txapela bila lehiatzeko. Epaimahaiaren erabakia, ordea, txistuekin hartu zuten Donostiako Atano pilotalekura bertaratu ziren ikusleek. Xalbadorrek, txistuak txalo bihurtu zituen bertsoa bota zuen orduan. Hala ere, txapela Uztapidek erdietsi zuen.

 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte
Duela
40
urte