Eduardo Moreno 'Pertur' azken aldiz ikusi zuten, ETA pm-ko burua

Duela
50
urte
Toño / ARGIA (Copyright)

1976ko uztailaren 23an,

Eduardo Moreno azken aldiz ikusi zuten, Pertur gisa ezaguna. ETA pm-ko buru politikoa zen, eta bi kiderekin autoan zihoan. Gertatu zitzaionaren inguruan eztabaida gogorrak izan dira, bere garaian ETA pm-ko zuzendaritzaren eta Komando Berezien artean zegoen desadostasun giroak bide eman zuen zabaltzeko haiek garbitutako arerio bat izan zela. Hala ere, hipotesirik indartsuena estatu terrorismoak bahitu eta desagerrarazi zuela da.

"Pertur" erdian, Jokin Gorostidi eta Mario Onaindia . ARGIA / ARGIA (CC BY-SA)

Ez da gorpua sekula agertu. 2017an ikerketa abiatu zuten EHUk eta Gogorak, baina ezin izan zuten ondoriorik atera.

Pertur-en bahiketa, dena den, ez zen ezerezetik etorri. Aurretik giroa berotuta zegoen bere aurka. Artikulu honetan informazio gehiago, sakondu nahi izanez gero.

 ARGIA / ARGIA (CC BY-SA)

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.