1976ko apirilaren 5ean,
Segoviako espetxetik ihes egin zuten 29 presok, gehienak ETAko kideak. Patioko komunetatik estolderiara iristea lortu zuten, eta hortik kanpora. Kamioi batean Aurizberrira iritsi ziren, Nafarroara, mugatik gertu, bertatik Ipar Euskal Herrirako muga oinez zeharkatzeko asmoz. Mugalaria, ordea, ez zen azaldu, eta beren kabuz zeharkatzea erabaki zuten. Bidean guardia zibilekin egin zuten topo, hauek tiroka hasi ziren eta iheslariak sakabanatu egin ziren. Oriol Solé Sugranyes MILeko militante anarkista kataluniarra hil zuen Guardia Zibilak, altoa eman gabe bizkarrean hiru tiro jota. Bost lagunek muga zeharkatzea lortu zuten. Imanol Uribe zine zuzendariak Segoviako ihesa filma egin zuen gertaera hauetan oinarrituta, zenbait hamarkada geroago jakingo zenez, ETA pm-k finantzatuta.
Iturria: