Durangoko jaietan eskuin muturreko inkontrolatuak jendearen aurka oldartu ziren

Duela
50
urte

1976ko urriaren 11n,

Durangoko jaietan eskuin muturreko inkontrolatuak jendearen aurka oldartu ziren. Kate, borra eta metrailetekin ibili ziren kaletik, eta Jai Batzordearen egoitzari eraso egin zioten, baita ikurrina bat jartzen ari ziren bost gazte jipoitu ere. Hurrengo egunetan ere erasoek jarraitu zuten. Dallas izeneko tabernaren barrura ke pote bat bota eta ateratzen zirenak jipoitu zituzten, baita Gogokoa izeneko diskoteka kolpeka hustu ere. Kalean airera tiroak botatzen aritu ziren. Urriaren 18an udalbatzak dimisioa aurkeztu zuen gertaera horiengatik, baina gobernadore zibilak ez zuen onartu.

Iturria:

Iban Gorriti, Durango 1976 | Aquellas primeras y polémicas fiestas de San Fausto con agresiones, tiros y detenciones (Muga Kultura, 2014ko urriak 11).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.