Eskuin muturrak lehergailua jarri zuen Punto y Hora de Euskal Herria aldizkariaren Iruñeko egoitzan

Duela
49
urte

1977ko urriaren 5ean,

Lehergailua zartarazi zuen Punto y Hora de Euskal Herria aldizkariaren Iruñeko egoitzan Triple A eskuin muturreko taldeak. Aldizkariko bi kazetarik eta kudeatzaileak minutu batzuk lehenago egin zuten alde egoitzatik.

Aldizkariak hainbat mehatxu jaso zituen aurretik egiten zuen kazetaritzagatik, eta atentatuaren orduaren inguruan deiak jaso zituzten aurreko asteetan, susmatzen denez, jakiteko ea ordu horietan lanean ari ziren ala ez.

Hedabideetako lankide, sindikatu eta alderdi politikoekin koordinadora bat eratu zuten gertatua salatzeko.

Iturria:

Punto y Hora de Euskal Herria (1977ko urriak 13-19).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.