Hegoafrikako poliziak Steve Biko atxilotu zuen, Apartheidaren aurkako ekintzaile garrantzitsua

Duela
47
urte

1977ko abuztuaren 18an,

Hegoafrikako poliziak Steve Biko atxilotu zuen, Beltzen Kontzientziaren Mugimenduaren sortzailea eta Apartheidaren aurkako ekintzaile garrantzitsua. Aldarrikatzen zuen beltzek ez zutela sekula askatasunik lortuko zuriak baino gutxiago sentitzen baziren. Irailaren 11n Pretoriara eraman zuten Land Rover batean biluzik loturik, 1.200 kilometroz. Hurrengo egunean hil zen torturen ondorioz, 30 urterekin. Gobernu arrazistak esan zuen gose greba baten eraginez hil zela. Handik 20 urtera, polizia batzuek aitortu zuten Biko hil zutela.

Iturria:

Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte