Guardia Zibilak Lekeitioko elizan itxialdia egiten ari ziren 200 bat lagun jipoitu zituen

Duela
47
urte
Antxone Telleria oso larri zauritu zuten.

1977ko otsailaren 26an,

Guardia Zibilak Lekeitioko elizan itxialdia egiten ari ziren 200 bat lagun jipoitu zituen. Amnistiaren Aldeko lehen astea zen, eta ehunka itxialdi egin ziren Euskal Herri osoko parrokietan.

Momentu batean abadea sartu zen Lekeitioko elizan eta kanpoan guardia zibilek eraikina inguratuta zeukatela eta sartu egingo zirela esan zuen. Itxialdian zeuden pertsonak irteten hasi ziren. Guardia zibilak atearen alde banatan jarri ziren, eta irteten zirenak kolpatu zituzten.

Antxone Telleriari izugarrizko jipoia eman zioten eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten. Kalte handiak zituen: buruhezurrean haustura eta memoria galera, besteak beste. Berrogeita sei egun egin zituen Gurutzetako ospitaleko neurologia atalean eta ZIUan.

Iturria:

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak (Euskal Memoria Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte