Arrasateko grebalariek herria hartu zuten Urriko Iraultzan eta autoritateak atxilotu zituzten

Duela
90
urte

1934ko urriaren 05an,

Arrasateko grebalariek herria hartu zuten Urriko Iraultzan eta autoritateak atxilotu zituzten. Errepublika Soziala aldarrikatu zuten eta Guardia Zibilaren kasernari eraso egin zioten. Kanpotik iristen hasi ziren berriak, baina, ezkorrak ziren oso eta matxinada porrot egiteko bidean zen. Beroaldian, atxilo zituzten Marcelino Oreja –Jaime Mayor Orejaren osaba aitona– diputatu karlista eta Dagoberto Rezusta Partido Republicano Radicaleko ahalduna hil zituzten. Euskal politikan eragin handia izan zuten hilketa haiek. Matxinadan PSOE eta UGTko kideek hartu zuten parte batez ere, baina PCE eta ANVko hainbat ere baziren. Eraginen artean: errepresio bortitza, gerra egoera sei hilabetez, 200 herritar espetxeratuak edo ihes egitera behartuak, asko torturatuak, Union Cerrajerako 100 langile kaleratu eta EAJren eta karlisten arteko harremanak erabat apurtu ziren.

Iturria:

Miren Altuna Recio eta Juan Ramon Garai Bengoa, Mondragón 1936-1956. Guerra, resistencia y franquismo (Arrasateko Udala eta Intxorta 1937).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte