Francisco Javier Nuñez matematika irakaslea hil zen Espainiako Poliziaren torturen ondorioz

Duela
47
urte
Francisco Javier Nuñez bere alabarekin.

1977ko maiatzaren 30an,

Francisco Javier Nuñez matematika irakaslea hil zen Basurtuko ospitalean. Maiatzaren 14an, Amnistiaren Aldeko Astearen azken egunean, bere alabarekin etxera zihoala, manifestazio batekin topo egin eta Espainiako Poliziak oso bortitz jipoitu zuen.

Bi egunera epaitegira joan zen gertatutakoagatik salaketa jartzera. Norbaitek jipoiaren arduradunei abisatu zien ordea, eta furgoneta batekin bertara agertu ziren kalez jantzita baina armatuta. Atxilotu, polizia-etxera eraman eta torturatu egin zuten, eskuak lotu eta ahoan inbutua jarrita litro bat koñak eta beste litro bat errizino-olio edanaraziz. Etxe ondoan utzi zuten botata, hilzorian. Handik egun gutxira hil zen. Komisario nagusiak dena ukatu zuen eta aspaldiko zirrosi batek hil zuela esan zuen. Ez dute inoiz inor zigortu krimen honengatik.

Iturria:

Enrique Santarén, alaba Inesekin elkarrizketa. (Deia, 2020ko urtarrilak 30).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Duela
100
urte