Ikurrina legeztatu zuten Hego Euskal Herrian

Duela
49
urte

1977ko urtarrilaren 19an,

Ikurrina legeztatu zuten Hego Euskal Herrian. Erreforma Politikorako Legea onartu zen hilabete eskas lehenago Espainiako Estatuan, Trantsizioa deiturikoa abiatuz. Giro gatazkatsua zen nagusi eta Hego Euskal Herrian ikurrinaren aldeko mugimendua oso hedatua zegoen. ETAk berak ere kanpaina zehatza egin zuen alor honetan. Gizarte zibilak ere ikurrinaren aldeko ekimenak egiten zituen, horien adibide har liteke, Zeruko Argiak, ikurrina legeztatu baino lau hilabete lehenago argitaratu zuen azal hau:

Egun hartan, makina bat udaletxetan jarri zuten ikurrina gaurko egunez, ospakizun artean.

Donostian, San Sebastian bezperan atera zuten lehen aldiz ofizialki ikurrina, herritarren zoramenerako.

Iturria:

Gotzon Aranburu (Naiz, 2017ko urtarrilak 19).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.