Frantziako Trenbideen SNFC konpainiaren jarrera euskarafoboa salatu zuten Demoek Baionan

Duela
24
urte

2002ko urriaren 5ean,

Frantziako Trenbideen SNFC konpainiak zuen jarrera euskarafoboa salatu zuten Demoek Baionan. Geltokiko arduradunaren bulegoan sartu eta tren geltokiko bozgorailuak baliatu zituzten beren mezuak zabaltzeko, bidaiarien harridurarako. Egun batzuen buruan hiru demo epaitu behar zituzten tren geltokiko seinaleak pinturaz euskaratzeagatik, eta euskaraz eta frantsesez euskaltzaleak auzira gonbidatu zituzten.

Iturria:

Euskaldunon Egunkaria (2002ko irailak 6)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.